Edengo lorategian giroa ez dago hasieran bezain gozo. Ikerrek uzkur jarraitzen du, Jarek beraien arteko harreman hasi berriarekiko azaltzen dituen zalantzen aurrean eta kobazuloan aldendu eta are barrurago lo egitea erabaki du haserre. Han ordea, lotan zegoen suge bat itzartu eta hankan heldu dio. Pozoiaren sendabideren baten bila itsasertzera hurbilduko dira presaka Iker eta Jare eta, bertan, haien bila zain dauden Pompidou eta Nizarrekin egingo dute topo. Sendabideak itxaron egin beharko du hala ere, Pompidouk, inor ohartu gabe, hiru gazteak lokartuko bait ditu Petrikiloaren edabeaz baliatuz.Eibarren giroa ez da hobea. Zakur kutsatuen gorpuen erasoa, Baltzak berriz ere Munozen aurre egiteko probestuko du, hau haserraraziz. Ezustean, Baltzak Eneko eta Iratik Salahrekin izandako grabazioa aireratuko du ordea, jendeak Munoz traidore gisa ikusteko. Enekok eta Iratik Aitor topatu eta askatuko dute azkenean, baina honek ere ez du amaiera gozorik izango, Oinatzen traizioaren erruz."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.