Itsaslapurrak Monastegira iristen dira eta bertako fraideek, ezustean, eraso eta atxilotu egingo dituzte Jonas anaiaren aginduz. Iker eta Jarek ihes egitea lortuko dute erasoaren erdian ordea, eta txalupa txiki baten laguntzaz uharte zoragarri batetara helduko dira. Nizar eta Madame Pompidouk, etsipenari aurre egin eta Okzitaniako itsasartera jarraituko dute bidea bien bitartean.Eibarren aldiz, egoera larritu egingo da Ipar Afrikako Ligak Osintxuko portura eraso bortitza bideratu ostean. Eneko eta Iratik, Salahrekin aurrez adostu bezala, erasoa Munoz eta Eibarreko gudarosteekin bat egiteko baliatuko dute haien lagun gisa agertuz. Osintxuko portuan babestuak, setiotik irteteko ezusteko bidea agertuko da bat-batean."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.