Eibarren, setioari aurre egiteko laguntza bila, Monastegiko Jonas Anaia misteriotsuarekin harremanetan jartzea erabakitzen du Munozek, Euskal Artxipelagora bakea ekartzeko ahalegin erabat ezberdinean, Irati eta Enekok Salah Ipar Afrikako Ligaren buruzagiarekin errendizioaren baldintzak adosten dituzten bitartean.Nizar eta Madame Pompidouk, beraien aldetik, Jareren atzetik jarraitzen dute eta Aragoiko itsasertzera iristen dira. Han, danbor hots beldurgarrien artean, menditarren erasoa jasango dute ordea. Iker eta Jare ez dira egoera samurragoan aurkitu itsaslapurren itsasontzian. Landetako Itsasoaren erdian, bat-batean, urpetik datorren piztia izugarria azaldu zaie…"Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.