"Artxipelagoa" soinu fikziozko seriearen II. denboraldia dator erasoka, "ekaitzak" jarraitzen duelako.Klima aldaketaren ondorioz, izan diren hondamendiek Artxipelago bihurtu dute gure lurraldea. 2103. urtea da. Itsas maila mundu osoan kolpera igo ostean ordena geopolitikoa ere aldatu egin da. Gure inguruan, Ipar Afrikako Liga da boteretsuena, Alpeetan gotortuta dagoen Germaniar konfederazioarekin lehia estuan. Euskal Artxipelagoak neutral jokatu nahi izan du, merkatal harremanak indartuz burujabe izaten jarraitzeko.Ipar Afrikako Ligak Barra setiatuz Euskal Artxipielagoa bere mendean hartu nahi du ordea. Piratek Jare bahitu dute eta beste europar potentziari, Germaniarrei, saldu nahi diote. Piraten Kapitaina Alpeetara doa Iker eta Jarerekin, germaniarrek "bilatzaile" bategatik Kofradixak baino diru gehiago ordainduko diotela jakinda. Bidea zaila da, batez ere Monastegiak suposatzen duen arriskuagatik.Euskal Artxipelagoan, Munozek agintea du baina etsai ugari ere bai. Batetik Ipar Afrikako Liga, Barra setiatu duena. Bestetik, harresien barruan, Baltzaren Kofradixak gauzak zail jarriko dizkio, Munozen ezintasunaren aurrean Germaniar Konfederazioak agintea bereganatzea bilatzen baitu hasieratik. Aitor gatibu du Baltzak, eta hildako alabari buruzko informazioa ateratzen saiatzen da.Nizar, bestalde, Pompidourekin batera Jareren bila abiatuko da Monastegirantz eta Alpeetara gero. Kanpotarrak ez dituzte onartzen. Jarek, errazago luke bertan sartzea, han jaioa baita. Ezusteko norbait ezagutuko du: Olatz."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.