Baltza garaile gisa itzuli da Eibarrera bere urpekontzian eta honek Munozen haserrea eta elkarren arteko tirabirak sortu ditu. Bien bitartean, Eibar barruan, Eneko, Irati eta Oinatzek beste helburu batzuk dituzte: Aitor ze ziegatan atxilotua duten jakitea eta hura askatzea.Urrunago, Okzitaniako itsasartetik Madame Pompidou eta bera egiten ari diren bidaian, Nizar Avignongo portuko ostatu batean mozkortuko da bakarrik, Jare une oro buruan eta bihotzean duela. Jare, Ikerrekin batera, Monastegitik hurbil dagoen uharte batean ezkutatua dago ordea; Edengo lorategiaren tankera duen leku eder batean. Bertan, gaua kobazulo batean pasatuz, Iker eta Jarek elkarren ezagutza handiagoa izango dute. Batzuen gozamena beste batzuen oinazea izango da ordea: Monastegian, Jonas anaiak Kapitaina torturatzen jarraitzen du."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.