Ongi etorri "Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikora. Zortzi ataleko sail bat duzu aurrean eta hau da sail horretan lehen atala zure belarrien gozagarri. Audio espaziala deritzan sistema binauralean dago soinu nahasketa egina istorioaren barruan zeharo murgildu zaitezen play eman orduko.Lehen atalaren sinopsia: 2103 urtea, Euskal Artxipelagoan kokatuta zaude. Ia 80 urte igaro dira mundua kolpera aldatu zenetik, itsasoaren maila 500 metro igo eta Hiru Olatu ikaragarriek planetaren gehiengoa urpean utzi zutenetik. Hondoratze ostean jaio den Jare neska gaztearentzat egun ona da gaurkoa edonola ere. Goierriko kostaldetik abiatu den bere belauntzian Urbasako itsas-portura gerturatzen ari da.