Iker eta Jare, aurreko gauean larrutan egin ondoren, deseroso esnatzen dira uharteko kobazuloan. Izan ere, elkarrekiko dituzten sentimenduak ez dira guztiz berdinak eta Jarek, Nizarretaz maiteminduta jarraitzen du orandik.Eibarren, Irati eta Enekok, Aitorren ziegaren bilaketarekin jarraitzen dute, egiten ari direnaz zalantzak dituzten arren. Ustekabean, Eibarko biltegi nagusian sua piztu da, setioari eusteko gordeta dituzten jaki ugari erreta galduz. Munozek, haserre, Kofradixaren azpi-jokoa dela sumatuko du berehala. Ez du horren aurrean erreakzionatzeko asti handirik izango ordea, Ipar Afrikako Ligak, katapulta bitartez, hildako zakur kutsatuak jaurtiki baititu Eibar barrura, izua zabalduz."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.