Munozek Monastegikoen erantzunaren zain jarraitzen duen bitartean, Eibarko katakunbetan Kofradixak bere Batzar Nagusia burutzen du ezkutuan, mundua beraien erara zizelkatzeko gordea duten arma sekretua noiz azaleratu zain. Nizar eta Madame Pompidou Arango portu librera iritsiko dira Jare eta itsaslapurren berririk lortu gabe. Etsipen beltzak jota, Arango portuko sorgin misteriotsu batengana joko dute laguntza eske: Petrikiloa.Itsaslapurrek, beraien aldetik, Jare eta Ikerren dohainei esker Landetako itsaso arriskutsutik salbu irtetea lortuko dute azkenean, Monastegiko ateen aurrez-aurre geratu arte."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.