"Artxipelagoa" podcastaren bigarren atalean, Jare eta Aitor Gorbeiako badiara abiatzen dira, Euskal Artxipelagoaren Batzarrera joateko. Nizar lemazain gisa laguntzeko berarekin eramatea erabaki du Jarek. Aitonak ez du guztiz begi onez ikusten hori, eta halaxe jakinarazten dio bere bilobari.Badaki Jare bihotz onekoa dela eta karinoa hartu diola Nizarri, baina Batzarrera joango diren askok arabiarren aurkako joera gogorra dutela esaten dio. Bitartean, urrunetik, itsas ontzi ezezagun batek jarraitu egiten ditu."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.