Ustekabeko azken agerraldiaren ondoren, Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak Eibar setiatua dauka eta Munoz eta bertako soldaduek ahal bezala egiten diete aurre erasoei. Handik urrun, Jare eta Iker itsaslapurren itsasontzian daude preso bien bitartean. Kapitainak bere "merkantzia" germaniarrei zuzenean saltzea erabaki du eta Zuricheko porturako norabidea hartu du, Jare askatu nahian haien atzetik Nizar eta Madame Pompidou dituztela jakin gabe.Euskal Artxipelagoan, bestalde, Eneko eta Iratik beste bide bati ekingo diote Ipar Afrikako Ligako Salah buruzagiarekin elkartuz. Aitorrek, Kofradixak Eibarren dituen ziega ilunetan atxilotua, ez du honen guztiaren inolako berririk eta nahikoa du itauntzailearen galderei erantzuten."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.